Unibertsoa

Unibertsoa, izarrak eta galaxiak

Unibertsoa
Unibertsoa galaxiaz osatuta dago, eta galaxien arteko espazioa hutsik dago. Galaxiak ez daude Unibertsoan uniformeki banatuta, baizik eta galaxia-kumulu izeneko multzotan eratuta. Gure galaxia, Esne Bidea da eta galaxia-kumuluaren parte bat da. Galaxiak izarrez osatuta daude; galaxia bakoitzak ehun mila eta bostehun mila miloi izar artean izan ditzake. Izar horien artean nebulosa izeneko hauts- eta gas-laino oso handiak daude. Gure izarra Eguzkia da eta Esne Bidearen beso kiribiletako batean dago. Izar askok inguruan planetak dituzte biraka; planeta horiek planeta-sistemak osatzen dituzte. Gureak Eguzki-Sistema du izena. Zenbait planetaren inguruan sateliteak dabiltza biraka. Lurraren satelitea Ilargia da.
Orain dela gutxi arte, unibertsoa gutxi gorabehera beti egoera berean existitu izan dela uste izan da, baina XX. mendearen hasieran gero eta handiagoa dela jakin arazi ziguten garai hartako ikerlariek.. Egin diren ikerketen arabera, unibertsoa duela 15.000 milioi urte inguru gertatutako leherketa handi big-bang baten ondoren sortu zen. Une hartan dena nukleo kondentsatu batean bilduta zegoen eta, lehertu eta gero materia zabaldu egin zen, izar, planeta eta, azkenik, bizi bihurtu zen. Big Bang-aren teoria, George Gamow-k 1948an eginiko ikerketen ondorioz argitaratu zuen.
Ptolomeoren (II. mendea) arabera, Lurra unibertsoaren erdian zegoen. Gainerako planetek zirkulu txiki bat (epizikloa) osatuz puntu baten inguruan ere birak emateaz gain, Lurraren inguruan birak ematen zituzten, horrela, deferente izeneko zirkulu handi bat osatzen zuten.
XVI. mendean, Nikolas Kopernikok eguzki sistemaren eredu heliozentrikoa sortu zuen, mila urte luzez onartu zen Ptolomeoren eredu geozentrikoaren kontra egiten zuena. Kopernikoren ustez, Eguzkia mugitu barik mantentzen da eguzki sistemaren erdigunean, gainerako planetek bere inguruan birak ematen dituzten bitartean.

Galaxiak
Unibertsoan, astroek, gas hauts eta beste material batzuekin batera, multzo handitan bildu eta galaxiak eratzen dituzte. Lurra dagoen galaxiari Esne- bidea deitzen zaio. Esne bideari galaxia ere esaten zio, pilatuak dauden izarrak, arku handi kakotu samar baten itxura duten zerrenda zurixka da. Esne bidean galaxia ororen bi osagai nagusi aurkitzen dira; izarrak eta izarrarteko gas lausoa.

Galaxia guztiak ez dira berdinak, ez neurriz, eta ez formaz ere, eta irizpideen arabera era askotako sailkapenak egin daitezke.
Galaxietako izarrak espazioan kokatuta eta multzokatuta dauden moduaren arabera, itxura desberdina eta forma jakin bat dute, honen arabera lau multzotan sailkatzen dira:
  • Galaxia kiribilak.
  • Galaxia barradunak.
  • Galaxia eliptikoak.
  • Galaxia irregularrak.
Izarrak:
Berezko argia duen astroa da izarra. Begi hutsez, bospasei mila izar ikus daitezke , guztiak Esne bidekoak dira. Izarren barruan energia handia sortzen da eta hori argi eta bero moduan irteten da kanpoaldera.

Gertuen dugun izarra Eguzkia da, hidrogeno eta helioz osatutako gas bola erraldoia da. Eguzkia, orain dela 5.000miloi urte jaio zen eta bizitzaren erdia igaro duela esaten da. Honen berotasun, argi eta energiari esker bizi gara gu, gizakiok eta gainerako bizidunak Lur planetan.
Lurra baino 1.300.000 aldiz handiagoa da Eguzkia, honen aktibitatea kanpoko atmosferan igartzen da. Gas beroko zorrotada izugarriak jaurtitzen ditu eta milaka kilometrotara iritsi daitezke. Eguzkia, Esne-bideko beste izarren artean, handiagoa eta distiratsuagoa da.
Izarrek zuriak dirudite baina koloretakoak dira, kolorea gainazalaren tenperaturaren araberakoa da. Beroenek argi urdinxka igortzen dute eta hotzenek gorrixka (hauek hiltzear dauden izarrak dira).
Izar arruntenak nano gorriak dira, eguzkia baino txikiagoak eta hotzagoak dira. Eguzkia nano horia da, nano zuriak tamainaz txikiagoak izaten dira. Esne bideko izarren %2, Eguzkia baino handiagoak dira.

Izarren arteko distantziak oso handiak dira eta gugandik oso urrun daude. Distantzia hauek neurtzeko argi-urtea erabiltzen da, argiak espazioan urtebetean egiten duen distantzia da.

Eguzki sistema:
Eguzkiaren inguruan sortutako planeten eta beste gorputz espazial batzuen sistema da. Lurra, sistema horren osagaia da. Eguzkia da sistemaren erdigunea, sistemaren izarra. Grabitatea dela eta, izar horren inguruan biraka dabiltza zortzi planeta. Planetak, berezko argirik sortzen ez duten astroak dira eta izar baten inguruan biraka aritzen dira.
Astronomoen Nazioarteko Erakundearen ardura da, planetak eta gainerako astroak sailkatu eta izendatzea, sailkapen hau egiten du:
  • Planetak: berezko argirik sortzen ez duten astroak dira eta izar baten inguruan biraka aritzen dira.
  • Planeta nanoak: planeten ezaugarri gehienak dituzte, baina txikiagoak direnez, planeten gainerako gorputz txikiagoen arteko kategoria osatzen dute.(Plutoi planeta nanoa da.)
  • Gorputz txikiak: hemen sistema planetarioko gainerako astroak sartzen dira, sateliteak, kometak, asteroideak, meteoroideak.
Eguzki-sisteman zortzi planeta daude, planeta bakoitzak Eguzkiarekiko duen kokalekuaren arabera, bi taldetan daude banatuta: barne planetak eta kanpo planetak.

  • Barne planetak, hauek planeta harritsuak dira eta harriz osatutako lurrazala dute:

*Merkurio: Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da.Eguzki sistemako planeta txikiena da. Gainazaleko tenperaturan alde handia dago argitutako aldetik argitu gabekora. Gainazala kraterrez betea dago, eraketaren ondoren izandako meteorito talka ugarien eraginez.
*Artizarra: Atmosferaren %96 karbono dioxidoa da, horrek eragindako berotegi efektuaren eraginez tenperatura oso altua da bertan. Planeta gehienen alderantzizko noranzkoan egiten du errotazioa. Bestalde, egunak urteak baino gehiago irauten dute. Gainazalean lautada handia ditu, laba ibaiak, mendiak eta sumendiak ugariak dira planeta honetan.
*Lurra: Ilargia da bere satelitea. Lurraren atmosfera nitrogenoz eta oxigenoz osatua dago, honi esker gainazaleko tenperatura 15ºC da. Gainazalen %75 ura da. Bizitza dagoen planeta bakarra da.
*Marte: Kolore gorri bizi-bizia du, “planeta gorria” bezala ere ezagutzen da. Bi satelite ditu, Fobos eta Deimos, bertako atmosfera karbono dioxidoz osatua dago. Bere gainazala krater eta sumendiz beteta dago.
  • Kanpo planetak, ez du gainazal solidorik, handiagoak dira eta eguzkitik urrunago daude.
*Jupiter: Eguzki sistemako planetarik handiena da, beste planeta guztiak batera baino masa gehiago dauka eta bere bolumena lurra baino askoz handiagoa da. Jupiterren errotazioa besteena baino azkarragoa da.
*Saturno: Bere atmosfera hidrogeno, metano eta helioz osatua dago. Izotzez eta hautsez osatutako eraztun ikusgarria ditu eta bere eraztunak gure planetatik ikusi daitezke.
*Urano: Hirugarren planetarik handiena da guztien artean. Bere atmosfera hidrogenoz, metanoz eta beste hidrokarburoz osatua dago. Errotazio ardatza horizontala du. Honek ere eraztunak ditu.
*Neptuno: Kanpoen dagoen planeta da, bera izan ze aurkitu zuten lehen planeta matematikako aurresanei esker.
*Plutoi: 1930ean aurkitu zenetik 2006ra arte, Plutoi eguzki sistemako bederatzigarren planeta kontsideratu zen. 2006ko abuztuaren 24ean, Nazioarteko Astronomi Elkarteak, eguzki sistemako objektuak sailkatzeko maila berria erantsi, planeta nanoena, eta hauen barnean sartu zuen planeta hau. Beraz gaur egun zortzi dira eguzki sistemako planetak.

Ilargia:
Ilargia, Lurrak duen satelite bakarra da. Ilargia, 3476km inguruko diametroa duen harrizko esfera bat da. Satelitea den heinean, honek ez du argirik eta Eguzkitik jasotzen duena islatzen du.
Ilargian ez dago ez urik eta ezta atmosferarik ere, ondorioz ezinezkoa da bertan bizitzarik izatea. Lurrak bezalaxe, bi mugimendu egiten ditu honek ere: errotazioa ( bere buruaren baitan egiten duena) eta translazioa ( Lurraren inguruan ematen duena). Errotazio mugimendua egiteko ilargiak 29 egun eta erdi irauten du eta Lurraren inguruko translazioa egiteko ere 29 egun eta erdi behar ditu. Eguzkiaren inguruan ere translazioa egiten du ilargiak, eta honetarako urte bat behar izaten du.
Hori dela eta, Lurretik Ilargiaren alde bera ikusten dugu beti, nahiz eta ilargiaren zatiak ikusi. Ilargi-hilabetean zehar Ilargia eta Eguzkiaren arteko kokapena aldatuz joaten da. Hala, Eguzkiak Ilargiko alde desberdinak argitzen ditu. Lurretik ikusita, badirudi Ilargiaren forma aldatu egiten dela. Forma desberdin horiei Ilargiaren aldiak deitzen zaie eta hauek dira:
  • Ilbetea: Ilargia Eguzkiaren kontrako aldean jartzen da, erabat argiztaturiko aldean, Lurraren aurrez aurre. Momentu honetan ilargi osoa ikusten dugu.
  • Ilbehera: Lurretik, Eguzkiak argitutako erdia soilik ikusten dugu, ilgoran ikusten denaren kontrakoa. Ilargiak C letraren antza du egoera honetan.
  • Ilberria: Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean dago. Argitutako aldea Lurraren kontrako aldea da, horregatik ez dugu ilargirik ikusten.
  • Ilgora: Lurretik, Eguzkiak argitutako Ilargiaren erdia soilik ikusten dugu. Ilargiak D letraren antza du.

Ilargiak itsasoko marearengan eragina ere badauka, mareak Lurraren errotazio mugimenduaren baitan ere mareak sortzen dira. Ilargiak Lurrarekiko duen erakarpen indarragatik, Ilargia itsaso edo ozeano baten gainean dagoenean ura beregana erakartzen du, urak gora egiten duelarik. Ilargia itsaso eta ozeanoetatik urruti dagoenean, berriz, hauen urak behera egiten du. Urak gora egiten duen itsasaldiari itsasgora deritzo, eta behera egiten duen itsasaldiari itsasbehera.

Hilean bitan, ilberri eta ilbete garaian, Eguzkia eta Ilargia Lurrarekin lerrokatzean, erakarpen-indarraren eragina handiagoa da eta honen ondorioz marea biziak sortzen dira. Marea bizietan, itsasoa oso gora edota oso behera jaisten da.
Ilgora eta ilbehera denean, Eguzkia eta Ilargia gure planetarekin angelu zuzena eratzen dute. Erakarpen-eragina txikiagoa denez, marea hilak sortzen dira. Marea hauetan itsasoa ez da hainbeste igotzen, ezta hainbeste jaisten ere.
Batzuetan, gorputz ezberdinek elkarrekiko duten posizioagatik, gorputz bat beste baten itzalean sartzen da, fenomeno astronomiko horrek eklipse izena du. Lurrean bi eklipse mota ematen dira: Ilargi eta eguzki eklipseak.
  • Ilargi eklipsea Lurra Ilargia eta Eguzkiaren artean kokatzen denean ematen da: Lurraren itzalak Ilargia iluntzen du. Eguzki eklipsea aldiz, Ilargia Eguzkia eta Lurraren artean kokatzen denean ematen da.
  • Eguzki eklipse partziala Lurraren zati bat Ilargiaren ilunantzean kokatzen denean ematen da. Ilargia Lurraren ilunantzean jartzen denean aldiz, Ilargi eklipse partziala dela esaten dugu.
  • Eguzki eklipse osoan Ilargia eguzkiaren aurrez-aurre jartzen da eta bere itzalak (269 km-ko diametroa gainditzen ez duena) Lurraren gune zehatz bat iluntzen du zortzi minutuz gutxi gorabehera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario