domingo, 12 de enero de 2014

Lurra eta ilargia...

Dei Gaztelumendik egindako laburmetrai animatua, lurraren kutsadura eta ilargiaren fideltasuna gaitzat hartuta. 

Earlth & Moonch from DEISIGN on Vimeo.

Ilargia, bizien argia

Ilargian bizitzarik ez dela esan ohi da, baina ilargiak bizi asko du. Lurreko bizitzan zuzeneko eragina du, bizidunen bizimodua eraldatzen du eta itsaso biziak eta bareak arautu. Esaten denez, bada ilargian bizi denik ere...

Haur Hezkuntzan ere bizigai izan daitekeelakoan osatu dugu ilargiaren inguruko lan hau. Ilargiak Lurraren inguruan nola, halaxe jiratzen dute lan honetako jarduerek ere ilargiaren orbitan.

Hilen argia omen zen ilargia, horregatik izena. Guk ilargia biziz bete nahi izan dugu, eta lana ri ere bizitasuna emateko, eta gure klaseko jardunera ez mugatzeko, bizi berri bat eman diogu blog honetan.